2013(e)ko apirilaren 25(a), osteguna

SINTESIA: Azido laktikoko bakterioak bakterio patogenoen aurkako
borrokan
Telebistan, gaur egun, hainbat iragarki aurki ditzakegu Lactobacillusa edo
Bifidobakterioa daramaten jogurtek heste-flora eta hesteetako trantsituan laguntzen
dutela baieztatzen dutenak. Horren adibide Activia jogurtak dira. Bere efektuak 14
egunetan sentitzen dira, Bifidus Regularisa dauka eta horrek guztiok laguntzen gaitu
hesteetako trantsituaren erregulazioan puztuta sentitzearen sentsazioarekin ere
bukatuz.
Aldaketa guzti hauek, beraz, jogurretan (eta beste esneki batzuetan ere) dauden
bakterio zehatz batzuen ondoriozkoak dira. Activiak, zehazki, Bifidobacterium animalis
bakterio probiotikoa, B2 bitamina eta B12 bitamina ditu, kaltzioaz gain.
Iragarkiek beti izan dute gezurra esaten dutelakoaren fama. Eta, normala denez,
jogurt hauek dituzten efektuak ere askotan jarri dira zalantzan eta izan dira aztertuak.
Hori, hain zuzen, izango da lan honen helburua: Bifidus horiek benetan horrenbesteko
onurak dakartzaten edo ez frogatzea, ea benetan hain mirarigarriak diren edota jogurt
arrunt batek dituen bakterioek efektu bera duten.
Horretarako, pertsonetan egingo ditugu froga batzuk. Hamabost egunetan zehar
hiru jogurt mota hartuko dituzte bai emakume zein gizonek. Gainera, zenbait
esperimenturen bidez ere gauza berdina frogatuko dugu. Alde batetik, esnearen, jogurt
arruntaren eta Activia jogurtaren bakterioak haziko ditugu MRS hazkuntza ingurunean ;
eta, bestetik, gernu eta ur zikinaren bakterioak haziko ditugu McConkey hazkuntza
ingurunean. Agar nutritiboa konparaketa moduan erabiliko dugu. Azkenik, bi motatako
bakterioak kokultiboan jarriz ikusiko dugu batak bestea deuseztatzen duen.
Ikerketa lan hau burutu ostean zenbait ondorioetara heldu gara:
Bakterioen hazkuntza zaila gertatu daiteke baldintza egokiak ez badaude.
Hazkuntza ingurunea su garretatik egoteaz gain, erabiltzen diren material guztiak egon
behar dira esterilizatuta. Horrela ez izanez gero, guk nahi ditugun bakterioez gain beste
batzuk ere lor genitzake eta lan guztia izorratu. Gainera, erabiltzen den ere ereiketa
mota ondo aukeratu beharra dago koloniak begi bistaz ere identifikatuak izan ahal
izateko. Guzti hau ondo egin arren, garrantzitsua da bakterioak hazi ondoren
bereizketa frogak egitea behar ditugun bakterioak direla ziurtatzeko. Laborategian
erabili behar diren teknikez gain, esan beharra dago azido laktikoko bakterioek heste
florako bakterio patogenoen aurka egiten dutela lan. Hala ere, ikusi dugu
pertsonengan ez dutela hobekuntza handiegirik ekartzen. Egia da puztuta sentitzearen
sentsazioa zerbait jaitsi dutela, baina, bifidusa duten jogurtek eta jogurt arruntek eman
dituzten emaitzak antzekoak izan dira.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina