2013(e)ko apirilaren 19(a), ostirala

ondorioak



Ikerketa lan hau burutu ostean zenbait ondorioetara heldu gara:
·         NA agarrean edozein motatako bakterioak hazi ditzake.
·         MRS agarrean azido laktikoko bakterioak hazteko da aproposena.
·         McConkey agarra egokia da gram negatiboko bakterioak hazteko eta horrek aproposa egiten du gaixoen bakterio patogenoak hazteko (ez guztiak, baina bai gernu florakoak).
·         Zaila gertatu daiteke bakterioen hazkuntza baldintza egokiak ez badaude.
·         Bakterioen koloniak hazterakoan ereiketa mota zein den ondo aukeratzea oso garrantzitsua da eta ateratzea nahi duguna izan behar da kontuan. Bestela, bakterio gehiegi lor genitzake plaka bakar batean, begi bistako behatzea zailduz.
·         Bakterioen hazkuntzan kontu handiz ibili behar da. Gure ingurunea kanpo inguruarekin kontaktuan dagoen bakoitzean sutik gertu egon behar da eta erabiltzen diren material guztiak egon behar dira esterilizatuta. Horrela ez izanez gero, guk nahi ditugun bakterioez gain beste batzuk ere lor genitzake eta ikerketa guztia txarto egin.
·         Denbora asko usten bada hazkuntza ingurunea, labean izan arren, kutsatu egin daiteke hazkuntza ingurunea eta onddoak irten litezke. Honek, lan guztia izorra liteke eta horregatik eduki behar da, badaezpada bakterio berdinak dituen beste leku bat.
·         Garrantzitsua da bakterioak hazi ondoren bereizketa froga eta tindaketak egitea guk behar ditugunak direla ziurtatzeko.
·         Jogurtek, dituzten azido laktikoko bakterioei esker, hesteetako floran aurki daitezkeen bakterio patogenoen aurka egiten dute lan.
·         Aurretik aipatutako horretan eskala txikian dela esan beharra dago eta frogatzeke dago zer gertatuko litzateke gizakion gorputzean, ez daudela mota bateteo bakterioak bakarrik, baizik ez denetarik.
·         Jogurtek zertxobait laguntzen dute hesteetako floraren muntzionamenduan.
·         Bifidusa duten jogurtek ez dute trantsitua hobetzen laguntzen, edo ez aldaketa nabariegirik gutxienez.
·         Bifidusa duten jogurtek puztuta sentiarazteko sentsazioa gutxi dezakete,  baina guk egindako frogek erakusten dute jendeak ez  duela aldaketarik somatu.
·         Gizakiongan frogatzean, hala ere, aipatzekoa da jogurt arruntak eta activia jogurtak izandako emaitzak oso antzekoak izan direla
·         Deposizioan egondako aldaketak egun bakoitzean izandako janariarekin egukiko du zer ikusia, ziur aski, guk jarri diegun baldintza bakarra egunean jogurt bat hartzea izan baita.
        Hileko eta antibiotikoek ez dute trantsitoan aldaketarik eragin.
·   

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina